XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ertzaintzak presoak zaindu eta leku batetik bestera eramateko erabiltzen duen moduari buruzkoa, Euskal Legebiltzar Talde Popularreko Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso jaun txit argiak egina. (Tramitera onartzea) (05/10.05.02.0225)

Mahaiak, 1997ko urriaren 14an egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea Herrizaingo-sailburu jaun txit gorenari egindako GALDERA, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari eta Erakunde eta Herrizaingoko Legebiltzar Batzordeari bidal dakiela eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari

Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak, indarrean dagoen Araudiaz baliatuz, ohore du Herrizaingo-sailburu jaun txit gorenari ondorengo galdera aurkeztea, batzordean ahoz erantzuna izan dadin, Ertzaintzak presoak zaindu eta leku batetik bestera eramateko erabiltzen duen moduari buruz.

Arrazoiak:

Zenbait informazioren arabera, azken hamar hilabeteetan gutxienez hamabi ertzainek tuberkulosia harrapatu dute presoak leku batetik bestera eramateko erabiltzen duten modua egokia ez delako.

Agertu diren kasu horiek Langraizko kartzelako presoekin omen dute zerikusia; hala eta guztiz ere, uste dugu arazo orokorra izan daitekeela gure Elkarteko beste bi lurraldeetan ere.

Sindikatuek arazo honen aurrean duten ondoeza azaldu dute, eta adierazi dute ez dutela batere informaziorik zerbitzu horiei gutxieneko bermeekin aurre egiteko, nahiz eta osasunaren aldetik arrisku handiko talde batekin lan egin.

Arrazoi horiek direla medio, ondorengo galderak egiten dizkiogu sailburu jaunari.

1.- Zenbat ertzain ari dira presoak zaindu eta leku batetik bestera eramateko eginkizunetan gure Elkarteko hiru kartzeletan?

2.- Ertzain horietatik zenbatek harrapatu dute tuberkulosia azken urtean, aipatutako ihardueraren ondorioz?

Normala al deritzozu eginkizun horietan diharduten ertzainen artean gertatutako kutsatuen kopuruari?

3.- Agertu diren tuberkulosi-kasuek Langraizko kartzelarekin soilik dute zerikusia, ala Martutene eta Basauriko zentroetako ertzainen artean ere izan dira halako kasuak?

4.- Agertu al da beste kutsatzerik, halakoetan gertatu ohi diren hepatitis eta horietakorik?

5.- Zure sailak ematen al die inolako berariazko informazio edo jarraibiderik neurri higieniko-sanitarioei buruz eginkizun horietan diharduten ertzainei?

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriak 8.

Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso, Euskal
Talde Popularreko legebiltzarkidea.

Leopoldo Barreda de los Ríos, bozeramailea.